FAMILIA ASTEBURUA EUSKARAZ 2018 kartelaGurasolagunentzako asteburu bi antolatuko dituzte Urtxintxa Eskolak eta AEKren Praktikatu Zerbitzuak, elkarlanean, Urduñako Tertanga aterpetxean; maiatzaren 19 eta 20an zein ekainaren 9 eta 10ean. OHARRA: Txanda biak bete dira!!

Euskara ikasten ari diren gurasoak, seme-alabekin batera, euskaraz arituz hizkuntza ohiturak aldatzen hastea da egonaldiaren helburua. Horretarako, hainbat irteera, tailer eta jolas antolatu dituzte.

Asteburu pasa hauetan 3 urtetik 12ra bitarteko umeek har dezakete parte. Prezioari dagokionez, 20 euro dira helduentzat eta 10 umeentzat.

OHARRA: Txanda biak bete dira!

Aukera polita euskaraz aritzeko, familian ere #PraktikatuetaBizi.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>