Dakizuen bezala, Natura eta Kirolaren barruan 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa Mairuelegorreta kobazulora egin zuten (argazkiak hemen)

Hurrengo hitzordua Itxinan izango dute, hilaren 24an. Izena emateko egin klik hemen.

Irteeraren zehaztapenak:
09:00-14:00 bitartean izango da.  Ibilbide zirkularra. Itxinako hainbat txoko eder eta ezkutu ezagutuko ditugu. Kontuan izan inguru harritsua dela eta ibiltzeko deserosoa.

Bertsolariek, bertsoz bertso, girotuko dute zeharkaldi osoa.
Norentzat: mendian ibiltzera ohituta daudenentzat
Distantzia: 11 km
Desnibela: 450 m
Trak-a: wikiloc.com
Beharrezkoak:
  • Ura eta mendiko botak
  • Argi frontala
Hamaiketakoa: komeni da eramatea.

Informazio gehiago eta kartela BLOGEAN.
    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>