Ikasturte amaierarekin batera, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak inkesta egin du mintzapraktika egitasmoen parte hartzaileen artean: berbalagun, mintzalagun, mintzakide... Emaitzen artean, honako puntu hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Balorazio orokorra: parte hartzaile gehienek (% 88,7k) OSO ONDO edo BIKAIN baloratzen dute egitasmoa. Halaber, oso ontzat jotzen dute PRAKTIKATUko dinamizatzaileen lana; eta, oro har, esker oneko hitzak besterik ez dugu jaso haien esfortzua dela-eta. Beraz, ikasturtea pozik egoteko modukoa izan da.
  • Euskararen erabilera: inkestan parte hartu dutenen gehiengoak (% 87,2k) aitortu du aldaketa bizi izan duela euskararen erabileran: % 44k dio askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; beste % 43,2k esan du gehiagotan egiten duela.
  • Euskaraz egiteko aukerak: agendek eta ekimenek, mintzodromoek, Kirola eta Natura programak eta gurasolagunentzako eskaintza berezituak oso harrera ona izan dute. Beraz, aurrera jarraituko dugu. Bestalde, inkestan aukera ere egon da proposamen berriak egiteko; horiek, jakina, lekua izango dute hurrengo plangintzetan.

PRAKTIKATUtik, inkestari erantzuten emandako denbora eskertu nahi diegu parte hartzaile guztiei, eta euskara praktikatu eta bizi nahi duten lagunak animatzen ditugu mintzapraktika programetan esku hartzera.

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>