gorobelHilaren 24an, Kirola eta Natura egitasmoko bigarren irteera egin zuten gure mintzalagunek, eta Gorobel mendilerroa (Aiaraldea) ezagutzera joan ziren.

Eguraldia lagun, ederki pasatu zuten joandako 40 parte-hartzaile inguruk (hemen dituzue egun horretako argazkiak). Halaber, mendi martxaz gain, Praktikatu zerbitzukoek argazki lehiaketa bat antolatu zuten, “Gorobel mendilerroko paisaiak” gaiaren gainean eta txangoan ateratako irudiekin.

Finalistak hauexek izan dira, baina saria (Aiaraldeko produktu sorta) bakar batek irabazi egin du: Kristina Barrenetxea gernikarra.

Egitasmoaren hurrengo irteera Barbadun ibaitik bisita gidatua izango da, martxoaren 24an (hemen argibide gehiago).

#PRAKTIKATUetaBIZI

gorobel lehiaketa

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>