426azalaHilabete honetan, AIZU! aldizkariko azalean Libe Garcia de Cortazar (Bilbo, 1981), Libe musikaria ikus dezakegu. Bakarkako bigarren diskoa aurkezten dabil bere bandarekin: Ilargia erori da (Bonberenea Ekintzak). Araba Euskaraz-eko aurtengo kanta, Irrikitan, berak egin du, Jon Basagurenen hitzekin.

Arin-arin, baina, elkarrizketa sakona izan dute Joxe Landa eguraldi iragarlearekin.

Bestalde, beti bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte erreportaje eta testigantzetan: Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa, Arabako Errioxako mandazainak, Trenico, Ttinka: Baxenabarreko lehen haurtzaindegi euskalduna, Bilbo-Getxo bidegorriaren aldeko martxa...

Musika, kultura, literatura... albisteak, AEK-ko ikasleen iritziak, komikiak, denborapasak eta eduki gehiago apirileko AIZU! aldizkarian.

Aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, urteko harpidetza egin dezakezu.

On egin, irakurle!

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>