Hilabete honetan Harkaitz Cano ikus dezakegu AIZU!-ren azalean.  Idazle honek denetik idatzi du: haur eta helduentzako ipuinak, nobela, poesia, kronikak, itzulpenak, saiakerak, bakarrizketak, telebista eta zinemarako gidoiak (Black is beltza, tartean), abestiak...

431. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: euskara batuaren 50 urteak; Atenasko City Plaza hotela; Oaxacako azken hitzak; Gasteizko Kafe Antzokia...AIZU!-ko lagunak Aneguria rap abeslariarekin ere mintzatu dira, Arin-arin atalean.

Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.

On egin!

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>