AEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuak, Kulturgintzak, lan polita egin du Argia aldizkariarentzat. Kulturgintzako kideek, AIZU! aldizkariaren irakurleek Galde Debalde atalerako helarazitako zalantzak -eta horiei emandako azalpen batzuk- aukeratu eta 2014ko Argiaren egutegiaren baitan argitaratzeko aukera izan dute.
Euskararen zalantzak argitzen atala ez ezik, ARGIAren egutegiaren baitan honako eduki hauek ere aurkituko dituzue:
- Zientzia eta teknologia
- Denboraren makina
- Txisteak eta bertsoak
- Ezagunen esanak
- Mikro-ipuinak
- Santuak eta euskal izendegia
- Eguzkia, ilargia eta mareak...