Kulturgintzak -AEKren itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak- mundu mailako artisten ordezkaritzan jarduten duen Producciones Serrano konpainiak eskatuta, IX. Zentsura At! jaialdirako zenbait testu itzuli ditu, besteak beste, bonba-pakete bat jaso zuen “El Papus” aldizkari satiriko eta neurastenikoari buruzkoa, “Deletrix” izeneko argazki-erakusketa baten gainekoa eta Plaza de Mayoko amonen bizipena jasotzen duena. Bestetik, konpainiaren baitako musikarien biografia txikiak ere itzultzen dituzte, tarteka, Kulturgintzan; hil honetan, zehazki, hiru itzuli dituzte. 

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>