AEK-ren itzulpengintza zerbitzua -Kulturgintza- akordio batera iritsi da Añanako Gatz Harana Fundazioarekin bere webgunea euskaratzeko. Bertan, batetik, Gesaltza-Añana udalerrian (Araba) kokaturiko gatz-fabrikarekin loturiko informazio zabala aurki daiteke. Bestetik, Gatz Haranerako bisitak erreserba daitezke, garatzen diren jardueretan parte hartu edo duela milaka urte ekoizten den gourmet-gatza erosi, adituek munduko onenetakotzat jotzen dutena. Webguneko eduki-kopuru handia dela-eta, Kulturgintzako kideek hainbat hil emango dute itzulpen-lana egiten.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>