Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (ABAO-OLBE) beste enkargu bat egin dio Kulturgintzari, AEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuari. Oraingoan, Kulturgintzako kideek gida didaktiko bat itzuli behar dute. Berau H. C. Andersen idazle ospetsuaren Pospolo-saltzaile txikia ipuinari buruzkoa da; zehazki, ipuin horretan oinarrituriko haur-ikuskizun baten gainekoa.

Gidaren xedea da irakasleentzako tresna lagungarria izatea, nork bere ikasle-taldearekin lan dezan. Hala, haurrek hobeto ulertu eta barneratu ahal izango dute ikuskizunak eskainiko diena, edukiak eta formak aurretik ezagututa. Lan polita, beraz, Kulturgintzako kideentzat.

Kulturgintzak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen idatziak egiten ditu. Eskarmentu eta espezializazio handiko lantalde batek dihardu mota guztietako testuak itzultzen: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzako arlo guztietakoak... Lan bakoitza egiteko prozedura egokiena bezeroarekin adosten da, betiere zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatuta.

Itzulpen idatziak ez ezik, aldibereko interpretazioa ere jorratzen da. Hortaz, Kulturgintzak esperientzia handia du itzulpena beharrezkoa den hitzaldi, bilera eta abarrean.

Harremanetarako bideak eta tarifak ikusteko egin klik HEMEN.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>