Guztiok izan beharko ginateke feminista AzalaAEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuak -Kulturgintzak- Guztiok izan beharko ginateke Feminista liburuaren itzulpena egin du.

Liburuxkak hainbat galderaren inguruan hausnartzeko bidea ematen du. Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigerriari gertatutako hainbat pasadizo irakurrita, Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak hain desberdinak ez direla ulertuko dugu. Adichie emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunez ere aritzen da; baita hauetan hezkuntzak eta eta kulturak duten eraginez. Feminismoa definitzen du eta feminista izateko arrazoiak ematen ditu, besteak beste.

Genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direnez, Plazara Goaz euskara elkarteak guztion eskura jarri nahi izan du testua eta arestian esan bezala, Kulturgintza zerbitzuaren laguntza izan du itzulpen lanetan.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>