Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Familia barnetegiak Aduna, Forua eta Zugarramurdin egingo dira (B1 mailatik aurrera):

Uztailaren 2tik 13ra, Foruan/Adunan*.
Uztailaren 16tik 27ra, Adunan/Foruan*.
Uztailaren 30etik 10era, Zugarramurdin/Foruan*.

*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

Prezioei dagokienez, helduak 480 € eta haurrak 285 € (eskolak, jatorduak eta lotokia barne)

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- AEK edozein euskaltegira jota
- udabarnetegiak@aek. helbidera idatzita.

Udako eskaintza osorik HEMEN

DESKONTUAK (Hegoaldean)
AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

Euskaraz bizitzeko (edo bizitzen hasteko) guraso eta haurrentzako oporraldi bikaina! AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK.

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>