Euskalduntze barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA…

Euskalduntze barnetegiak

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz…

Familia barnetegiak

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):…

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

Ikastaro trinkoak

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu AEK-k bere euskaltegietan udan. AEK: Udan arinago. Informazio gehiagorako: Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Telefonoz 673 200…

Ikastaro trinkoak

On-line ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

On-line ikastaroak

Ibiltariak

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta…

Ibiltariak

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

2019/20 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako…

AEK-k hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia abian jarri du

onlineberriaEuskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn.

Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere.

Honako ikastaro hauek eskainiko ditugu, on-line, www.egela.aek.eus plataforman:

  • A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 maila.
    Azterketak prestatzeko 100 orduko ikastaroak uztailetik irailera. 342 €. (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta 443 €. (C2).
  • C2 azterketa prestatzeko ikastaroa.
    Irailaren 3tik 28ra, 40 ordu, 205 €.
    Deialdi itxiko lehenengo egiaztatze deialdian gainditu ez dutenentzat.
  • C2 atarikoa / Hobekuntza-ikastaroa.
    Uztailetik irailera. 342 €.
    C1 gaindituta dutenentzat eta egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
  • (A1, A2) BOGA ikastaroak
    Hiru hilabete (uztailaren 3tik irailaren 29ra) 72 ordu. 218 €.
  • Itzulpengintza ikastaroa.
    Irailaren 2tik urriaren 31ra. 30 ordu. 246 €.

Zure maila jakin nahi?

C2 azterketa presatzeko ikastaroa. Irailaren 4tik  29ra (40 ordu). 205 €. - See more at: http://www.aek.eus/index.php/eu/418-udako-eskaintza#sthash.u0XnybZ3.dpuf
C2 azterketa presatzeko ikastaroa

Ikusi ikastaroen ikas-unitateak.

Informazio gehiagorako:

  • Gertueneko AEK euskaltegian.
  • 673 200 100 - 946 464 000.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. OnLIne A4
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2018/19