Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

2018/19 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko…

Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. Abuztuaren 13tik 26ra izango dira (505…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan ekaina, uztaila, abuztua eta irailean. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

familia barnetegiak aek

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Familia barnetegiak Aduna, Forua eta Zugarramurdin egingo dira (B1 mailatik aurrera):

Uztailaren 2tik 13ra, Foruan/Adunan*.
Uztailaren 16tik 27ra, Adunan/Foruan*.
Uztailaren 30etik 10era, Zugarramurdin/Foruan*.

*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

Prezioei dagokienez, helduak 480 € eta haurrak 285 € (eskolak, jatorduak eta lotokia barne)

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- AEK edozein euskaltegira jota
- udabarnetegiak@aek. helbidera idatzita.

Udako eskaintza osorik HEMEN

DESKONTUAK (Hegoaldean)
AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

Euskaraz bizitzeko (edo bizitzen hasteko) guraso eta haurrentzako oporraldi bikaina! AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK.

    • EULEN taldearekin lankidetza-hitzarmena

      EULEN taldearekin lankidetza-hitzarmenaAHIZE-AEK hizkuntza-aholkularitza zerbitzuak lankidetza-hitzarmena sinatu du EULEN Sociosanitarios (Gipuzkoa) taldearekin. Hala, EULEN-en aholkularitza eskainiko dugu hizkuntza-kudeaketa hobetzeko...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Maiatzeko AIZU! aldizkaria, kalean

      Maiatzeko AIZU! aldizkaria, kaleanJose Angel Iribar eta Leire Etxanizi elkarrizketak; Armagintzaren museora bisita; Larrunen geroa ezbaian; Gasteizko Eraztun Berdea; familia eta euskara... Askotariko edukiak hilabete honetako alean. ...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udan ere praktikatu eta bizi!

      Udan ere praktikatu eta bizi! Dagoeneko zabalik dago udako mintzataldeetan apuntatzeko epea.   Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>