postalaAEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, urriaren 30etik abenduaren 18ra. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du.

Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, urriaren 30ean, azaroaren 6, 13, 20an eta abenduaren 4an.

On-line lanari dagokionez, http://www.egela.aek.eus plataforma erabiliko da. Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Informazioa eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Matrikulazioa zabalik urriaren 23ra arte!

  • << < 1 2 3 4 5 > >>