Hainbat AEKidek parte hartuko du AEKren V. Didaktika Topaketan, larunbatean (hilak 27) Donostiako Nazaret zentroan.

Topaketak hiru atal nagusi izango ditu: Lehenengoan, bi hitzaldi izango dituzte aukeran bertaratzen diren irakasle eta didaktikariek: Joxerra Gartziaren Ahozko komunikazioa: aholkuz aholku saioa ala Umorea irakaskuntzan, Kike Amonarriz soziologoak eta telebista aurkezleak eskainia

Bigarren atalerako aurkezpen bat eta interes-talde bi antolatu dira, gai edo arlo zehatz batean interesa duten irakasleentzat. Honako gaiak jorratuko dira: Primeran materialaren aurkezpena, Jardun bikoa: Zer da? Zer ari gara egiten? eta hirugarrenik, HEOC berria eta AEKren Curriculuma: aldaketak eta ondorio nagusiak.

Amaitzeko, mintzodromoa burutuko dute. Talde txikietan batu eta solasaldia egingo dute, goizean zehar saio eta talde desberdinetan agertutako esperientziak batu eta konpartituko dituzte.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>