AEK-k barnetegi eta ikastaro eskaintza zabala dauka prest, euskara ikasi bitartean udako plazer txikiak goza ditzazuen. Hona hemen uztaileko eskaintza:
Barnetegietan egun osoan euskaraz bizitzeko modu zoragarria eta udan euskara ikasteko modurik atseginena denez, askotariko barnetegiak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian.
- Euskalduntze barnetegiak: uztailaren 2tik 15era (Forua) eta uztailaren 16tik 29ra (Arantzan) eta uztailaren 16tik 27ra eta uztailaren 16tik agorrilaren 10era (Urepelen) izango dira.
- Familia barnetegiak: uztailaren 2tik 13ra (Arantza) eta uztailaren 16tik 27ra, mailaren arabera (B1, B2 eta C1) Adunan edo Foruan emango dira eskolak.
- Xiberera ikastaroa: uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.
Bestalde, mintzamena lantzeko barnetegi ibiltarietan parte har dezakete ikasleek. Oinez zein bizikletaz, uztailaren 16tik 30era. Bizikletazkoa, Debatik Etxarri-Aranatzera eta oinezkoa, Hondarribitik Izabara.
AEK-k euskaltegietan euskalduntzeko, azterketak prestatzeko zein mintzamena lantzeko 3, 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak ere eskainiko ditu. Baita on line ikastaroak ere.
AEKren UDAKO ESKAINTZA bere osotasunean (abuztua eta iraila ere bai) ikusteko egin klik HEMEN.
AEKn, UDAKO PLAZER TXIKIAK!