Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Maiatza: maiatzaren 7tik ekainaren 1era
Ekaina: ekainaren 4tik 29ra
Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.
Prezioa: 536 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.
Informazio gehiago eta izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 946 253 596
Utzi zure iruzkinak
Bidali iruzkina gonbidatu gisa