Urtero bezala, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango gara, eta, betiko legez, AEKren argitalpen AIZU! aldizkariak protagonismo nagusia hartuko du. Euskara errazean idatzitako aldizkariaren abenduko alea (elkarrizketatu nagusia Garbiñe Biurrun epailea du) salgai egongo da, aurreko aleak ere bai; gainera, nola ez, bisitari orok urteko harpidetza (eskaintza bereziaz*) egiteko aukera izango du.

Horrez gain, AEKren material didaktikoa ere eskuragai egongo da; esaterako, Primeran! B1 material didaktikoak eskaintza berezia izango du:i kaslearen liburua, lan koadernoa eta DVDa batera erosi eta 5 ale baino gehiago eskuratuz gero, % 25eko beherapena ale bakoitzeko; irakaslearen liburuari dagokionez, % 25 merkeago izango da (eskaintza bera balia daiteke webgunean erosiz gero).

Azkenik, aurten, AIZU!-AEK standera (Goienkale 70) jotzen duten lagun guztiek Korrika laguntzaile egiteko parada izango dute. Halaber, erakustokian, AEKren gainontzeko jardueren berri ere emango dugu. Hurbildu euskal kulturaren plazara, eta bertan ikusiko dugu elkar!

 

 *Durangoko Azokan, eskaintza berezia: 10 zenbaki urtean (harpidetza) 23 euroan.

Korrika ere Durangon
Korrika arropa salgai izango dugu Durangoko dendan (Artekale 14) abenduaren 5etik 9ra . Ordutegi honetan egongo da irekita: 11:00-20:00.

    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>