REDADEGera autobusa KARTELAAr Redadeg bretoieraren aldeko Korrika da. Maiatzaren 4an hasiko da Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen eta AEK-ko kideok ere bertan izango gara! Izan ere, edizio bakoitzean egin ohi duten bezala, Ipar Euskal Herriko AEK-k kilometroa hartu du; bigarren larunbatean, hain zuzen: maiatzaren 12an.

Zeuk ere bertan parte hartzeko aukera daukazu. Izan ere, Oiartzundik autobusa antolatu dute Karaez-Oiartzun Senidetza taldeak eta Oarsoaldeko AEK-k. 
 
 
Hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz.
 
AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzaile nagusia), Asier Amondo (KORRIKA arduraduna) eta Jakes Bortayru (Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea) izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, Le Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.

Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko.

 
  • << < 1 2 3 4 5 > >>