Udako lehiaketa barnetegiak webAEK-k udako kanpaina jarri du abian. Askotariko barnetegiak, ikastaro trinkoak euskaltegietan, on line ikastaroak... eskainiko ditugu.

Ikasturte honetan, berrikuntza batekin gatoz, sariketa ederra prestatu baitugu: Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena? Kontakizunik onena sarituko dugu.

Pasadizoaren ezaugarriak:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabiliz).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630477400 telefono-zenbakira edo aek.komunikazioa@gmail helbidera.
  • Audioak maiatzaren 17ra arte bidal ditzakezue.
  • Esan bezala, galdera hau erantzun behar da: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”


Barnetegi batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia da.

Saria: 2 lagunendako 2 eguneko egonaldia Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean.

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>