sopelakotxapelketa4  

... giro ezinhobea atzo (apirilak 28) Esaera Zaharren Sopelako Txapelketan!

SopelakoTXapelketaomenduakBertsoak entzun eta zein esaerari dagozkion asmatzen ahalegindu behar ziren Esaera Zaherren Txapelketako parte-hartzaileek. Bertsoak, goizean, Algortako Bertso Eskolarenak izan ziren; arratsaldean, Oihane Enbeita eta Amets Arzallusenak.

Bazkalostean une ederrenetarikoa bizi izan genuen. Izan ere, edizio berezia izan da aurtengoa; 25.ena. Zenbaki borobila! Hori dela eta, AEK-k antolatzaileei eta sortzaileei omenaldi xumea eskaini nahi izan zien: Jose Perez Antsoleaga eta Izaskun Larrazabal  antolatzaileei eta Gabi Basañez eta Josu Landeta sortzaileei. Hastea erraz, irautea zail dio esaerak eta horixe azpimarratu zuen AEKren Koordinatzaile Mertxe Mugikak: zuek -sortzaile, antolatzaile, parte-hartzaileek- ere irautea lortu duzue. Bejondeizuela!

Eskerrik asko parte hartu zenuten lagun guztiei, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariei, Josu eta Gabi sortzaileei, Jose eta Izaskun antolatzaileei, eta nola ez, Aitor Fernandez de Martikorena AEKideari antolakuntzan eta aurkezpen lanetan laguntzeagatik.

Irudietan: 1. finalera iritsi ziren lagunak eta Onintza eta Amets bertsolariak. 2. Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea), Jose Perez, Izaskun Larrazabal, Gabi Basañez eta Josu Landeta antolatzaile eta sortzaileak eta Iñaki Urkijo (AEKren Artezkaritza kidea).

 

Aitor Fernandez de Martikorena AEKideak idatzitako kronika hemen.

 

 

 

 

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>