Uztaileko lehen astelehenarekin batera, udako ikastaroak martxan daude! Lehen euskalduntze barnetegiak Foruan du hitzordua, eta, lehendabiziko familia barnetegia Arantzan dugu.

On-line ikastaroak ere martxan daude, eta horrez gain, Euskal Herriko hainbat euskaltegitan ere udako euskara eskola trinkoekin hasi dira. Hasiera baino ez da, abuztuan eta irailean ere udako ikastaroak eskainiko direlako euskaltegietan, barnetegien hurrengo txandak etorriko dira, baita barnetegi ibiltari arrakastatsuak ere.

Aukera ezin zabalagoa euskara ikasi bitartean, udako plazer txikiak gozatzeko!

 

Informazioa eta izen-emateak: 673 200 100 / 946 464 000 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

AEKren UDAKO ESKAINTZA bere osotasunean (abuztua eta iraila ere bai) ikusteko egin klik HEMEN.

 

 

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan.  Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

 

 

 

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>