Argazkian, AEKren koordinatzaile nagusia Mertxe Mugika eta Artezkaritza Kontseiluko kideak: Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Bixente Claverie, Gorka Arbulu eta Xabi Gartzia. Haiekin batera, AEK-ko hainbat kide, irakasle, ikasle...

Ikasturte berriaren aurkezpena egin dugu; izan ere, AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko.

Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai.

Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea... AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria...

Bestalde, amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek..) diru-laguntzak ematen dituztela. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan aurkituko dituzue.

 

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

 

 

 

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>