EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

e uskaltegiaE-uskaltegiak, AEKren on line eskaintza biltzen duen atariak, zabalik du C2 mailako azterketa prestatzeko hurrengo ikastaroaren matrikula. Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra izango da, eta erabat on-line burutuko da. 40 ordukoa izango da, eta 205 euro balio du.

Ikastaroa www.egela.aek.eus helbidean emango dugu. Matrikulatzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Ikastaroaren ezaugarriak eta Informazio orokorra:

  • Erabat online. Tutore baten artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatua.

  • Tutoretza saioak (bideo eta audio konferentziaz).

  • Ebaluazio jarraia.

  • Ikastarora sartzeko pasahitzak ematen ditugu eta bertan ikaskideak eta tutorea izango dituzu.

  • Unitateak bistaratzen ditugu eta astebeteko epean egin behar dira.

  • Bi tutoretza-saio tutorearekin birtualki bidez programazioaren jarraipena egiteko.

Betebehar teknikoak:

  • IKTeen oinarrizko erabilera. Webcam edota mikrofonoa. Interneterako konexioa.

  • Software librea edo doakoa erabiltzen dugunez, ikastaroaren bidez eskuratuko duzu beharrezkoa den bestelako softwarea.

Diru-laguntzak:

  • HABEk diru laguntzak ematen ditu azterketa gainditutakoan (informazio gehiagorako, habe.euskadi.eus).

  • Udalek ere diru-laguntzak eman ohi dituzte (informazio gehiago, tokian tokiko udaletxeetan).

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>