ERABILERARI BURUZKO BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilerari buruzko baldintzak web-gune hau erabili baino lehen. Web-gune hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web-gunea ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

AEK-k ondorengo helbidea du: Txakur Kalea 1, 4.a, 48.005, Bilbo. Web-gune honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein kontutarako honako telefono zenbaki honetan harremanetan jar zaitezke: 944 159 512. Bestela, honako posta elektroniko honetara jo dezakezu: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. www.aek.eus domeinua AEKrena da.

2. ZER DA AEKREN WEB-GUNEA?

Orain www.aek.eus gunean zaude. Hau espazio elkarreragilea da eta AEK-k sortu du bere produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web-gune guztiek bezala, erabilera eta pribatutasun politikari buruzko baldintzak bete behar ditugu. Nolanahi ere, aurreratu nahi dizugu gure nahia produktuak eta zerbitzuak modu dibertigarrian eta bizian eskaintzea dela. Ildo horri jarraiki, gune honetan ez dira produktuak zuzenean saltzen.

3.- WEB-GUNEAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK


Web-gune hau AEKrena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak AEKrenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra da web-gunea erabiltzea helburuekin bat etorrita. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo AEKren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta AEKren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilerari buruzko baldintza hauetan debekatuta dago eduki hauek beste edozein web-gunetan edo sare informatikotan erabiltzea.

    • Laudion euskaraz bizi!

      Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • AIZU! aldizkaria kalean

      AIZU! aldizkaria kalean AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte:  Maite...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu eta Bizi!

        Euskara praktikatu nahi baduzu edo euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, eman izena mintzapraktika talde batean; berbalagun, mintzalagun, mintzakide, gurasolagun... DOHAINIK da. Eman...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>