4.- WEB-GUNEA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, web-gune hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, web-gunearen erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen, ekintza edo lehiaketa helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi ditzake.

5.- IRAUPENA

Erabilerari buruzko baldintzek web-gunean aldatu gabe dirauten bitartean bere horretan iraungo dute. Ildo horri jarraiki, AEK-k edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web-gunean bertan agertu beharko dira.

6.- BERMEAK BAZTERTZEA

AEK-k ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, AEK-k ez ditu bermatzen web-guneko edukiak, ezta horren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-gunean sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena dela, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, AEK-k web-gune honetako edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

7.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta Internetek dituen berezitasunengatik, AEK ez da izango web-guneko edukiak erabiltzearen edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte edota galeraren erantzule, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango, AEK edo AEK-k baimendutako edozein ordezkari kalteei buruz jakinean jarrita ere. Kalte eta galera guztiengatik, arduragabekeria barne eta inolako mugarik gabe, erabiltzailearen aurrean AEK-k hartutako erantzukizunak ez du gaindituko erabiltzaileak web-gunera sartzeko ordaindutako zenbatekoa.

8.- ESKUMENA

AEK-k ez du kontrolik web-gunea erabil dezaketenekiko edota horien kokaguneekiko. Web-guneko erabiltzaileek eta AEK-k, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-gunearekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kirola eta Natura: txango berriak!

      Kirola eta Natura: txango berriak! Praktikatuk, Kirola eta Natura egitasmoaren baitan, 2019rako sei txango berri antolatu ditu. Urte berri honetan ere, helburua Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutuz, eta natura...

    << < 1 2 3 4 5 > >>