EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

2018/19 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron. Orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! Ekainaren 19a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek -AEK-ko…

Hurrengo ikasturtean euskara ikasteko eskaintza berezia

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. Abuztuaren 13tik 26ra izango dira (505…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan ekaina, uztaila, abuztua eta irailean. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

Udan ere on-line ikastaroak AEKn

AEK-ko eta IKAko ordezkariek Nafarroako Gobernuak euskararekin eta euskaltegiekiko duen jarrera salatu dute. 1986ko Euskararen Legeak 2. artikuluan dioena gogora ekarri dute agerraldian: “Gaztelera eta euskara Nafarroako hizkuntza berekiak dira eta, horren ondorioz, hiritar guztiek dute ezagutu eta erabiltzeko eskubidea”.

"Nafar gehienen euskara ikasteko bide nagusia helduen euskalduntzean eta alfabetatzean ari diren ikastetxe edo euskaltegietara jotzea da. Zerbitzu hori eskaintzen ari gara AEK eta IKA azken 40 urteotan", aipatu dute ordezkariek. Hala ere, eskubide hori eginkor bihurtzeko, "Nafarroako Gobernuak ez ditu beharrezko diren giza eta teknika bitartekoak eta materialak jarri". Izan ere, 2012ko urritik gaur arte, Nafarroako euskaltegiek ez dute diru-laguntzarik jaso, aurrekontuetan 245.000 euroko kontu-saila onartuta bazegoen ere.

Egoera larri honen aurrean, Nafarroako AEK-k eta IKAk Euskarabideak daraman hizkuntza politika suntsitzailea berriro salatzeko abenduaren 11n, 12:00etan, elkarteratzea egingo dute gobernuaren egoitzaren inguruan eta jendea parte hartzera animatu dute.

Argi adierazi dute herritarren laguntzari esker, Nafarroa euskalduntzen segitzeko asmo tinko eta irmoa dutela, nahiz eta UPNren goberua AEK eta IKA itotzen saiatu.