Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA EAEn. Matrikula epe: uztailaren 2tik 16ra. Atariko proba: irailaren 15ean. Proba idatzia: urriaren 6an. Ahozko proba: azaroaren 16an edo/eta 17an. Informazioa. Nafarroan, 2. deialdirako matrikula epea:…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa, glotodidaktika ikastaroa, eskainiko du azarotik abendura bitartean. Formatu konbinatua izango du: on line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola Bilbon, Donostian, Iruñean edo Gasteizen.

  • Data: urriaren 31tik abenduaren 23ra (aurrez aurreko eskolak: urriaren 31n, azaroaren 15ean, 22an eta 29an, abenduaren 13an).
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.
  • Prezioa: 340 €
  • On line lana: 2'5 ordu egunero
  • Matrikulazio epea: urriaren 25era arte
  • Informazioa eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 639 440 615

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da e-postaz. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).