Nafarroako Gobernuaren aldetik jasotzen dituzten oztopoak eta erasoak salatzeko, euskal komunitateak manifestaziora deitu du larunbatean (martxoak 22). Martxa Antoniutti parketik abiatuko da, 17:30ean, “Euskaldunok, gu, euskaltzaleok” lelopean.

AEK-k ere bat egin du aldarrikapenarekin.

Nafarroan ere euskaraz bizi gara, eta euskaraz bizi nahi dugu! Larunbatean, denok Iruñera!