Edurne Brouardek euskararen aldeko lasterketarekin harreman estua daukala esan beharrik ez dago. Ez soilik azken 6 Korriketako arduradun nagusia izan delako, 2. Korrikatik ibili da lasterketaren antolakuntzan murgilduta. 30 urte eta gero, Edurnek Korrika ardura uztea erabaki du eta Asier Amondo laudiarrak -egun AEKren Artezkaritza kidea denak-  hartuko dio lekukoa urritik aurrera.

Eskerrik asko, Edurne!

Ostegunean, AEKren Batzar Nazionalean, AEKideek Edurneri urteotako lana eskertu zioten bideo honekin.