Nafarroako IKA zein AEK euskaltegiek mobilizazio iraunkorra abian jarriko dute, hilero, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III etorbidea, Iruñea) elkarretaratuz. Bertan, euskaltegiek herritar helduek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzen jarraituko dutela berretsi eta Euskarabideari lehenbailehen euskaltegien diru-laguntzak banatzeko eskatuko diote.

Lehen bi hitzorduak: bihar (otsailaren 19a) eta martxoaren 12an, beti eguerdiko 12:00etan.

Apuntatu hitzordua agendan! Euskaltegiak aurrera, tinko, sasi guztien gainetik!