AEK-k euskara irakasle berriak prestatzeko glotodidaktika ikastaroak antolatzen ditu, aurrez aurre, on-line edo formatu konbinatuan (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak).

Ikastaro hau AEK-n irakasle jarduteko beharrezkoa da. Edonola ere matrikula irekia da eta interesa daukan edonork egin dezake. Gogoratu, bestalde, EAEko euskaltegi homologatu batean irakasle jarduteko baldintza batzuk daudela: EGA edo pareko agiria, eta diplomatura mailako unibertsitate-titulua.

Informazio gehiago nahi baduzu edo izena emateko idatzi e-posta helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

DATOZEN GLOTODIDAKTIKA IKASTAROAK

2013ko iraila-urria: Matrikulazio epea: ekainaren 3tik 14ra.

Formatua: konbinatua (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak)

Non: Bilbo, Donostia eta Iruñea.

Data: Irailaren 6tik urriaren 24ra

Eskolen ordutegia: 9etatik 13:30etara

Eskolen datak: Irailaren 6, 20 eta 27, urriaren 4 eta 11.

On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu eguneko

Prezioa: 340 €

Informazioa eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

 

Harremanetarako:
Jaione Barandiaran
Tel: 639 440 615
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.