EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa, glotodidaktika ikastaroa, eskainiko du azarotik abendura bitartean. Formatu konbinatua izango du: on line jarduerak eta aurrez aurreko 5 eskola Bilbon, Donostian, Iruñean edo Gasteizen.

  • Data: urriaren 31tik abenduaren 23ra (aurrez aurreko eskolak: urriaren 31n, azaroaren 15ean, 22an eta 29an, abenduaren 13an).
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.
  • Prezioa: 340 €
  • On line lana: 2'5 ordu egunero
  • Matrikulazio epea: urriaren 25era arte
  • Informazioa eta izen-ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 639 440 615

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira. Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da e-postaz. Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!