Orrialde hau inprimatu

11 enpresa berrik bat egin dute LANDUErekin 2023an, eta Durangaldeko Mankomunitatearen zerbitzuak handitzen jarraitzen du

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

2021eko udaberrian sortu zen LANDUE zerbitzua, eta ordutik gaur arte Durangaldeko enpresetan euskararen presentzia areagotzeko lanean aritu dira Ahize-AEK-ko hizkuntza aholkulariak. Aldaketa ugari txertatu dituzte ordutik: webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza irizpideak ezarri, Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu... Azken batean bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen baitu LANDUEk.

Gaurko ekitaldian 11 enpresa berrik egin dute bat proiektuarekin, eta beraz, dagoeneko 26 dira komunitate honetako kideak. 2023an euskararen presentzia areagotzeko lan egingo dute, LANDUEk eskaintzen dizkien doako zerbitzuekin. Honako enpresa hauek gehitu dira komunitatera: Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan. .

Horiez gain, 15 enpresa gehiagok osatzen dute LANDUE komunitatea. Honako hauek dira 2022tik proiektuarekin bat egiten duten enpresak: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Gran Hotel, Txirula, Dendak Bai, Durangaleko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Zornotza LH, Iurreta LH, Gure Kide, Bermeosolo eta Maristak.

Sinadura ekitaldia egin dute Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Esan bezala, Landuerekin bat egin dute 26 enpresak, eta horietatik 20k hartu dute parte sinadura ekitaldian.

Bruss, Tabira Berezi eta Sorland hitzarmenkideek euren esperientziaren berri eman dute ekitaldian, eta euskarak marka sortzerakoan ematen duen balioa nabarmendu dute.

Turismo pilotajearen aurkezpena egin dute, eta Lanbide Heziketan egiten ari diren lanketaren berri eman.

Irakurri prentsa-oharra HEMEN.

Irakurri 1156 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 27 March 2023 09:24
Ostirala, 24 March 2023 13:01