Orrialde hau inprimatu

AEK eragile kitxuekin hizkuntza lankidetzan izango da Ekuadorren

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala.

Datorren urtarrilaren 24an izango da hasiera ekitaldi ofiziala Ibarrako Universidad Tecnica del Norten (UTN) inguruko udaletako eta eskualdeko instituzioetako ordezkariak tarteko eta biharamunean, larunbatean, ekingo diete klaseei unibertsitatean bertan. Martxoaren 15era arte, 8 asteburutan, arituko dira eskolak ematen 12 kitxua eta 6 euskaldun, alorkako aditu gisa irakasle lanetan. Zenbakitara ekarrita 120 klase ordu, 18 irakasle eta 40 parte hartzaile estrategiko biltzen ditu ikastaroak. Kitxua lurretan egingo den horrelako lehen ikastaroa da eta bistakoa da piztu duen interesa “hasiera batean 30 plaza eskaini ziren eta jasotako eskaera kopurua bikoitza izan denez eskaintza 40 plazara zabaltzea lortu da” dio Elvis Tuquerres-ek, Sisariy kitxuen antolakundeko koordinatzaileak.

AEKren izenean Mertxe Mugikak hartuko du parte. Gure erakundearen oinarriak izango ditu mintzagai: helduen euskalduntzea eta euskaltegiak. Berak ere kitxuengadik asko ikastea espero dugu eta ikasitakoa geuk ere etxekotzeko aukera izatea.

Irakurri 2851 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 23 January 2020 09:10
Osteguna, 23 January 2020 06:55