Orrialde hau inprimatu

AEKn, ikasturte berria abian

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Aste honetan, AEKn abian jarri dira 2021-2022 ikasturteko ikastaroak, eta, oro har, oraindik ere izena eman daiteke urrian zehar.

Hauek dira AEKn euskara ikasteko aukerak:

  • Euskaltegietan, aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.

  • Autoikaskuntza euskaltegian.

  • Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta autoikaskuntza uztartuta.

  • Online ikastaroak.

  • Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera-erreserban, urte osoan zabalik.

Beraz, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, bilatzen ari diren euskara-maila ezagutzeko, eta abar, herritarrek AEKn aukera ugari dute.

Irakurri 762 aldiz
Osteguna, 07 October 2021 12:30