Orrialde hau inprimatu

AEKren Didaktika Topaketa: helduen euskalduntzeari begirako gakoetan sakontzen

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

150 bat AEKide elkartu dira gaur, otsailak 6, AEKren Didaktika Topaketan, Gasteizko Europa Jauregian.

Batetik, Garikoitz Goikoetxea kazetariak helduen euskalduntzeari begirako gakoak -"Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan" liburuan egindako azterketa- izan du hizpide, eta gaian sakontzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Bestetik, Irakaskuntzako formazio-planaren zehaztapenak jaso dituzte, AEKren Irakaskuntza arduradun Maialen Otegi eta Didaktika Saileko Joseba Irazabalen eskutik. 

Bukatzeko, partaideek goizean ikusi eta entzundakoaren inguruan iritziak trukatu dituzte. Izan ere, AEKren euskaltegi eta irakasle askok 40 urte baino gehiago daramatzatenez euskara irakasten, beren esperientziak entzun eta partekatzeko aukera baliatu dute. Hala, Topaketa leku egokia izan da AEKren historia didaktikoa errepasatzeko eta irakasle gazteagoei ezagutarazteko.

Irakurri 94 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 06 February 2026 14:09
Ostirala, 06 February 2026 09:43