Orrialde hau inprimatu

AHIZEk parte hartuko du Soziolinguistika jardunaldian

Elementu hau baloratu
(1 Boto)
Print Friendly, PDF & Email

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, gazteen hizkuntza errealitatea aztertuko da Euskal Soziolinguistikaren 12. jardunaldian. Urriaren 28an egingo da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ikusi hemen.

AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak, AHIZEk, parte hartuko du eta Maialen Beristain AHIZEkideak Eusliderrak egitasmoaren inguruan hitz egingo du. Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko.

Eusliderrak programa zertan datzan jakin nahi? Irakurri, irakurri hemen.

Irakurri 2210 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 26 October 2020 09:49
Astelehena, 26 October 2020 00:51