Orrialde hau inprimatu

Aizu! aldizkariko testuak baliatuko ditu Euskaltzaindiak 'Euskararen Erreferentzia Corpusa' aberasteko

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskaltzaindiak eta AEKk bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur (irailak 30) Bilbon, Akademiaren egoitzan. Lurdes Etxezarreta AEKren ordezkariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute dokumentua.

Akordio berriarekin, AEKk sortutako euskarazko edukiak Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC) (EEC) aberasteko erabiliko ditu Euskaltzaindiak. Hain zuzen, Akademiak material hori guztia erabiliko du Euskararen Erreferentzia Corpusaren barruan indexatzeko, analisi estatistikoa egiteko eta tratamendu lexikografikoa egiteko.

Euskaltzaindiak eta AEKk lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Bilbon, Akademiaren egoitzan. Andres Urrutia euskaltzainburuak  eta Lurdes Etxezarreta AEKren Nazio Kontseiluko kideak izenpetu dute akordioa. Hitzarmenaren bidez, aurrerantzean AEKren Aizu! aldizkariko testuak baliatuko ditu Euskaltzaindiak bere corpusa aberasteko. Gainera, AEKk bestelako materialak (besteak beste, askotariko formatuetan egon daitezkeen ikasmaterialak) eskura diezazkioke Akademiari, Euskararen Erreferentzia Corpusa egitasmoan balia ditzan.

Euskaltzaindiak, material hori guztia erabiliko du
Euskararen Erreferentzia Corpusaren barruan indexatzeko, analisi estatistikoa egiteko eta tratamendu lexikografikoa egiteko, horren zuzendaritza zientifiko zorrotzari loturik.

Ikastaroak eta mintegia
Era berean,
Euskaltzaindiaren webgunean azaltzen diren hainbat lanabes baliatzeko prestakuntza saio bi, online, antolatuko dira 2026-2027 ikasturtean. Horrez gain, euskara batuaren inguruabarrean sortzen diren hainbat zalantza argitzeko lan-mintegi bat antolatuko da. Mintegi horrek Euskara Batuaren Eskuliburua hartuko du ardatz nagusitzat.

Gainera,
Euskara Batuaren Ortotipografia dela eta, Euskaltzaindiak hainbat lurraldetan antolatzen dituen ikastaroetan, kopuru mugatu eta jakina gordeko du AEKko trebatzaileek/irakasleek parte har dezaten. Azkenik, euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakasteko, bi ikastaro antolatuko dira 2026-2027 ikasturtean.

Irakurri 17 aldiz
Azteazkena, 30 September 2026 11:51