Asteburuko barnetegiak maiatzean

Elementu hau baloratu
(0 boto)

Azkeneko ikasturteetan bezala, AEK-k aurten ere asteburuko barnetegiak antolatu ditu. Hona hemen datak:

- Maiatzaren 8, 9 eta 10ean, Arantzan. B2 eta C1 mailak.140 euro.
- Maiatzaren 15, 16 eta 17an, Arantzan. A2 eta B1 mailak.140 euro.
- Maiatzaren 23 eta 24an. Iruñean. Hiri-barnetegia. 110 euro.

Informazioa eta izen-ematea: Iruñerriko AEK euskaltegietan · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. · 948 27 41 60 (izen-ematea martxoaren 30ean hasiko da).

Asteburuko barnetegiak, euskaltegian praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.

Egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu AEKren barnetegietan: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 536 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.

Hurrengo ikastaroak: 
Martxoaren 30etik apirilaren 30era (apirilaren 13tik 17ra, oporraldia)
Maiatzaren 4tik 29ra
Ekainaren 1etik 26ra

Izen-emateak eta informazioa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

AEKn, euskara praktikoa!

Irakurri 125 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 16 Martxoa 2020 08:58
Osteguna, 12 Martxoa 2020 23:56

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt