Orrialde hau inprimatu

Elgoibarreko Eusliderrak

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
Gazteeen artean hizkuntza ohiturak aldatzeko eta eta euskararen erabilera informala sustatzeko asmoz, AHIZEk EusLiderrak egitasmoa eskaini du Elgoibarren.
 
Ikasturte hasieratik martxan dago euslider programa. Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, BHI Institutua eta Ahize-AEKren arteko lankidetzari esker, DBH 3. mailako 120 bat ikaslek parte hartu dute tailerretan. orain arte, hiru saio teoriko eskaini dituzte, eta urtarriletik aurrera, ekintza sozial bat antolatzeko helburua daukate. Horretarako, hiru saio praktiko egingo dituzte ikasleekin. 
Eusliderrak egitasmoari buruz gehiago jakin nahi? Irakurri HEMEN
Irakurri 2959 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 09 Abendua 2019 12:37
Astelehena, 09 Abendua 2019 10:00