Orrialde hau inprimatu

Euskara Planaren 20. urteurrena ospatu du Batzek

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Batz-ek Euskara Plana dauka 2001. urteaz geroztik. Kooperatiba atzera begira jarri da, eta 20. urteurrena pasa den urtean izan bazen ere, pandemiak eragindako atzerapenaren ondoren ospakizun ekitaldia egin dute gaur goizean Igorreko lantegian.

Proiektua landu eta martxan jartzeko, 2000.urtean, Elhuyar aholkularitzari eskatu zitzaion laguntza teknikoa, eta beraiekin batera abiatu zen Euskara Plana. 2013. urtetik, ordea, Ahize-AEK aholkularitzak darama Batz-eko Euskara Plana garatzeko ardura.

Ekitaldian parte hartu dute Batz-eko Euskara Batzordeko kideek, Xaber Ozerinjauregi presidenteak, lehen Euskara Batzordeko kideek, eta erakunde publikoetako ordezkariek. Bertan izan dira Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Irakurri gehiago hemen.

Irakurri 627 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 02 May 2022 08:03
Astelehena, 02 May 2022 07:58