GARABIDErekin elkarlanean, egitasmo bat jarri dugu martxan.
Ekuadorreko Imbabura probintziako kitxuek identifikatutako hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzutea du helburu.
iraila bukaera eta urriaren hasieran; Ekuadorreko Kitxua komunitatearekin batera "Curso de formación en Estrategias de Revitalización Lingüística Kichwa” izeneko ikastaroa eskainiko du Itziar Villanueva AEK-ko irakasleak, Imbaduran bertan. Ondotik, aholkuaritza-lanak eta proiektuaren jarraipena egingo ditu. Ez da lehenengo aldia AEK, Garabide eta komunitate kitxua elkarlanean aritzen dutela. Izan ere, 2020ko urtarrilean, Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan parte hartu zuen
Irudian, ordezkariei aireportuan egindako harrera.