Orrialde hau inprimatu

Gurasoentzako hizkuntza-ekologia dekalogoa: seme-alaben hizkuntza-praktiketan eragiteko neurriak, KUTXA EKOGUNEAren eskutik

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
Irailean, AEKn, bai gure webgunean, bai banatzen ditugun oinarrizko hiztegietan (“Familientzat” izeneko bertsioan), KUTXA EKOGUNEAk prestatu duen dekalogoa jarri dugu eskura, Euskal Herriko familiei baliabide berriak emateko. AEKn aspaldidanik dakigu zein garrantzitsua den familia-eremua eta, hori dela eta, hainbat bide urratzen dugu seme-alaben eta gurasoen arteko harremana euskaraz izan dadin.
 
Orain, ikasturte berriaren atarian, matrikulazioan, guraso asko hurbiltzen dira euskara ikastaroetan izena ematera eta, era berean, geuk ere haiengana jotzen dugu, euskara ikastera eta hobetzera animatzeko, familia osoaren parte bihur dadin. KUTXA EKOGUNEArekin elkarlanean abian jarri dugun ekimen honen
bidez, xede hori indartu nahi izan dugu. Eranskinean duzue oinarrizko hiztegia.
 
Hizkuntza-ekologia dekalogoa, hemen, osorik.
 
Oharra: Opari bat nahi? Hiztegietan aurkituko duzuen galderari zuzen erantzunez gero, sari bat jasotzeko aukera izango duzue. Deskargatu hiztegia HEMENDIK
Irakurri 4830 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 01 October 2020 09:10
Osteguna, 19 September 2019 07:01