Orrialde hau inprimatu

Hemen da Errigora!

Elementu hau baloratu
(1 Boto)
Print Friendly, PDF & Email

Urriaren 23an, larunbatarekin, eta ohiko Ablitaseko auzolanarekin batera, Euskarari Puzka kanpaina abian jarri zen. Aurten ere 3 saski izanen da eskuragarri eta saski hauen salmentaren %25a euskalgintzako proiektuetara bideratuko da.

Saski hauei esker, Errigora jaio zenetik, 2013tik, 1.400.000 euro baino gehiagoko ekarpena bideratu da Nafarroako hegoaldean herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera, gure kasuan ikasleendako bekak sortzeko erabili dugu ekarpenaren zati bat.

Esan bezala, udazkeneko kanpaina honetan 3 saski izanen da: saski beltza (55€), Errigoraren saski klasikoa, saski berdea (65€), ekologikoa, eta saski zuria (75€), berezia. Aurten, saski bakoitzean egutegi bat gehituko da, Errigoraren eta Agerraldiaren argazkiak eta informazioa jasoko dituena.

Herriak egiten du herria!!

Irakurri 2063 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 26 October 2021 08:50
Asteartea, 26 October 2021 08:35