Orrialde hau inprimatu

Ikas-materialak prest!!

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Datorren astean, azaroaren 20an, hasiko da, eta beroketak ez du etenik. Oraingoan, beste baliabide sorta batekin gatoz: euskaltegietako ikas-unitateak, euskara ikasten ari diren milaka lagun horiek Euskaraldia lantzeko. AEK-k prestatu ditu, eta Euskaraldiaren webgunean eskura daude:

Maila guztietan (A1, A2, B1 eta B2/C1) erabiltzeko egokituta daude; aurrez aurreko taldeetan garatzeko zein autoikaskuntza ereduan ari direnentzako.

Helburu nagusiak hurrengo hauek dira: 

  • Euskaraldia zer den ezagutzera ematea eta parte hartzera gonbidatu
  • 2. edizioaren berrikuntzak ezagutzera eman, esaterako, ariguneak.
  • Belarriprest eta Ahobizi rolen gaineko hausnarketak egitea.
  • Euskararekiko jarreran eta motibazioan positiboki eragitea

Horretaz gain, maila bakoitzari dagozkion helburu didaktiko desberdinak lantzeko egokiak dira.

Ikasturte hasieran, irailean, Ikastolen Elkarteak, Gipuzkoako Urtxintxa eskolak eta Irrien Lagunak elkarteak sortutako material didaktikoa aurkeztu genuen, ikastetxeetan lantzeko; baita hezkuntza ez-formalean eragiteko ere.

Irakurri 1793 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 12 November 2020 08:08
Azteazkena, 11 November 2020 09:32