Negu eta udaberriko ikastaldiak prest daude Iparraldeko AEK-ko euskaltegietan! Euskara ikastaroak Baionan, Donibane Garazin, Biarritzen... Animatu eta eman izena!
Hurrengo ikastaroak Baionan izango dira, Bernat Etxepare lizeoan. Maila guztiak!!
Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatzen ditu lurralde guzian euskara ikasi edo hobetu nahi duen jendeari, manera intentsibo batez euskara ikasteko aukera emateko. Ikastaldia molde ona da hizkuntzarekilan lehen harreman bat ukateko, bainan baita ere ulermena eta mintzamena garatzeko ingurumen euskaldun batean murgilduz.
Otsail eta apirileko oporretan barnetegirik gabeko ikastaldiak proposatzen dizkizugu: 35 oren kurtso talde ttipietan eta mailaka, hasiera maila barne (mailaketa izen ematean).
Bazkaria eta animazioak maila guziak nahasirik eginen dira, honela murgilduz mintzamena eta ulermena hobetzeko.
Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10