Orrialde hau inprimatu

Ikastaro berriak Iparraldeko AEKn

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Negu eta udaberriko ikastaldiak prest daude Iparraldeko AEK-ko euskaltegietan! Euskara ikastaroak Baionan, Donibane Garazin, Biarritzen... Animatu eta eman izena!

Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatzen ditu lurralde guzian euskara ikasi edo hobetu nahi duen jendeari, manera intentsibo batez euskara ikasteko aukera emateko. Ikastaldia molde ona da hizkuntzarekilan lehen harreman bat ukateko, bainan baita ere ulermena eta mintzamena garatzeko ingurumen euskaldun batean murgilduz.

Otsail eta apirileko oporretan barnetegirik gabeko ikastaldiak proposatzen dizkizugu: 35 oren kurtso talde ttipietan eta mailaka, hasiera maila barne (mailaketa izen ematean).

Bazkaria eta animazioak maila guziak nahasirik eginen dira, honela murgilduz mintzamena eta ulermena hobetzeko.

Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 20 11 63 51 // 05 59 25 76 09 

Irakurri 2237 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 20 December 2021 09:57
Astelehena, 20 December 2021 08:30