Urte osoan zabalik
Elejalde auzoa 43
Forua (Bizkaia)
Telefonoa: 607 63 37 88
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko galdetegia
AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.
Prezioa: 805 euro* (Eskolak+mantenu osoa) edo 562,7€ (eskolak+mantenu erdia). Kutxabank eta Laboral Kutxan finantza daiteke.
*Kasu!! Eusko Jaurlaritzaren A1 maila prestatzeko dirulaguntzak egongo dira, eta urrian eta azaroan hauexek izango dira: pentsio osoa 556,6€
2025/2026 IKASTURTEA
Urriaren 6tik 31ra
Azaroaren 3tik 28ra
Abenduaren 1tik 23ra
Urtarrilaren 5etik 30era
Otsailaren 2tik 27ra
Martxoaren 2tik 27ra
Apirilaren 6tik 30era
Maiatzaren 4tik 29ra
Ekainaren 1etik 26ra